Ekitaldiaren formatua %100ean online izango da otsailaren 7tik – 11ra. Europako kanpo ekintzaren 2021-2027 urte anitzeko egitarauaren aurkezpen-jardunaldia izango du otsailaren 10ean, goizean. Era berean, enpresa partehartzaileek B2B bilerak izan ahalko dituzte euren artean.
Enpresa Lizitatzaileen VI. bilera antolatu dute Basque Trade & Investment, SPRI Taldeko Nazioartekotzerako Euskal Agentziak, Instituto de Comercio Exterior (ICEX) institutuak eta enpresen nazioartekoratzea sustatzen duten hainbat erakunde autonomikok. Nazioarteko lizitazio publikoen merkatuan interesa duten enpresak bilduko dira.
NEGOZIO AUKERAK
‘Europe Global’ da finantzatzaile nagusia, Europar Batasunaren Kanpo Ekintza sustatzen duen Instrumento de Apoyo a la Preadhesión (IPA III) deiturikoarekin batera. Ia 70.000 milioi euro zuzenduko dira EB-eko kanpoko hainbat programarako. Programa hauen artean nabarmentzen dira garapen ekonomiko jasangarrikoak, ingurugirokoak eta klima-aldaketarenak.
Otsailaren 10aren goizean zehar Europar Komisioko ofizial nagusiek Asian, Afrikan, Latinoamerikan, Kariben, Balkanetan, Ekialde Hurbilean eta Turkian instrumentu honekin ekiteko eginkizunak aurkeztuko dira. Europar Komisioaren kontratazio publikorako gida berriaren berrikuntzak eta Garapen Jasangarrirako Europar Fondoaren euskarriak eta bermeak aurkeztuko dira.
B2B BILERAK
Era berean, ekimenak enpresen esku utziko du otsailaren 7tik 11ra bitarteko aste osoan zehar B2B bilerak egiteko aukera.
Bilera horietan enpresa partehartzaileek euren artean komunikatzeko plataforma bat izango dute. Interes komunak, gaitasun gehigarriak eta batasunak aurkitu ahal izango dituzte euren lizitazioen lehiakortasuna areagotzeko partzuergoak ezartzeari esker.
Lehenbizikoz, estatu barruko enpresez gain, Belgika eta Frantziako enpresek ere parte hartuko dute.
SEIGARREN EDIZIOA
Enpresa Lizitatzaileen urteroko bilerak, enpresen nazioartekotzera zuzendutako estatu osoko entitate publikoek elkarrekin egindako lanaren fruitu dira, Instituto de Comercio Exterior (ICEX) institutuak koordinatuta.
Haien artean honakoak daude: Basque Trade & Investment/Nazioartekotzerako Euskal Agentzia; ACCIÓ, Agència per la Competitivitat de l’Empresa; ASTUREX, Promoción Exterior del Principado de Asturias; Cámara de Comercio de España; Extenda. Agencia Andaluza de Promoción Exterior; Extremadura Avante; Instituto para la Competitividad Empresarial, ICE – Junta de Castilla y León; IPEX, Instituto de Promoción Exterior de Castilla-La Mancha; IVACE, Instituto Valenciano de Competitividad Empresarial; SODERCAN, Sociedad para el Desarrollo de Cantabria; eta Tenerife Licita, la Cámara de Comercio, Industria, Servicios y Navegación de Santa Cruz de Tenerife.
PROGRAMA
9:00 | Welcome words | Basque Trade & Investment & ICEX | Ainhoa Ondarzabal Elisa Carbonell | Consejera Delegada, Basque Trade & Investment, Agencia Vasca de Internacionalización. Directora General de internacionalización de la empresa en ICEX, España Exportación e Inversiones. |
9:10 | Introduction: UE’s foreign action 2021-27 | INTPA.D.3 Coordination and oversight of Financing Instruments | Javier Raya-Aguado | Deputy Head of Unit |
9:25 | PRAG | INTPA R.4 Legal Affairs | Isabel Fajardo Soria | Legal Officer |
9:45 | África | INTPA A – Africa | Macarena Ruíz San José | Cooperation Officer |
10:05 | Neighborhood South and Turkey | NEAR B – Neighbourhood South and Turkey | Ilektra Tsakalidou | Programm Officer |
10:25 | Neighborhood East | NEAR C – Neighbourhood East and Institution Building | Mate Csicsai | Leader of the Easter Partnership Coordination and Programming Team |
10:45 | Balkans | NEAR D – Western Balkans | Roberto Estelles Colom | Programm Manager |
11:05 | COFFEE-BREAK / PAUSE | |||
11:20 | Latin America and the Caribbean | INTPA B – Latin America and The Caribbean; Relations with all Overseas Countries and Territories | Diana Montero Melis | Deputy Head of Unit |
11:40 | Asia | INTPA C – Middle East, Asia and Pacific | Jean-Christophe Virieu | International Aid / Cooperation Officer – Development coordination Bangladesh |
12:00 | European Fund for Sustainable Development + (EFSD+) | INTPA E.4 External Action Guarantees | Filippo Gabrielle La Verghetta | Team Leader- Blending Experience |
12:20 | Decentralized european programms | AECID | Miguel Gómez-Pavón | Coordinator- Private Sector, EU and Partnerships |
12:40 | Closure words | Basque Trade & Investment | Alberto Gavín Acero | Multilateral Project Manager |
12:45 | END |
Bilera honetako aktibitateak ‘Swapcard’ Plataformaren bidez garatzen dira.
Parte hartu ahal izateko, dagokion erregistroa bete behar da, beronen datuak eta segurtasuna enpresa jabedunaren ardurapean izanik.
Erreminta hau maneiatzeko zalantzarik baduzu, honako linka duzu laguntzarako: https://help.swapcard.com/hc/es
Era berean, korreo helbide honen bidez laguntza izan dezakezu: soporte@empresaslicitadoras.eus urtarrilaren 17tik otsailaren 11ra, goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak bitartean.
https://app.swapcard.com/event/v-foro-de-empresas-licitadoras/
